Ohar metodologikoa
Txosteneko lehen atal honen xedea da familiei laguntza emateko politikei buruzko txosten berezi hau idazteko baliatutako metodologia zehatz-mehatz aurkeztea.
Txostena idatzi ahal izateko informazioa lortzeko ikerketarako hainbat teknika erabili dira, agiri-azterketa eginez (estatistika– eta erakunde-iturrietako kontsulta bibliografikoaren bidez) eta lehen mailako iturriak aztertuz (teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak –galdetegiak, elkarrizketak eta eztabaida taldeak edo focus groups– barne hartzen dituen landa lan bat zabalduz).
Agiri azterketa
Talde ikertzaileak egindako agiri-azterketak hiru jatorri mota hartu ditu kontuan: erakunde-iturriak, estatistika-iturriak eta iturri bibliografikoak.
Erakunde-iturriak
Azterlanean berariaz hartu dira aintzat familiei zuzendutako politikak, baita familiaren testuinguruan eragin handia duten beste batzuk ere. Horien artean garrantzi berezia dute zergaren eremukoek (EAEn duten garrantziagatik), hezkuntza, ezgaitasun edo mendetasun esparruei lotutakoak ere kontuan hartu badira ere.
Esparru geografikoari dagokionez, EAEn eragina izan duten arau guztiak hartu dira kontuan, Europako Erkidegoko zuzenbidetik foru araudiraino, estatu eta autonomia mailakoetatik igaroz.
Gainera, Europako familia-politiken ereduak agerian jartzen dituzten 15 herrialde aztertu dira, EAEren egoerarekin egingo den alderaketa ahal den zehatzena izateko:
Eredu nordikoan Danimarka, Norvegia, Suedia eta Finlandia aztertu dira eta batzuetan Islandia ere kontuan hartu da.
Europaren erdialdeko ereduan eta eredu anglosaxoian (kontinentala), alde batetik, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Holanda, Alemania eta Austria aztertu dira eta, bestetik, Erresuma Batua eta Irlanda.
Eredu mediterraneoan Espainia, Italia eta Portugalekin egin da lan. Grezia kontzienteki kanpoan utzi da, kontuan hartuta datuen antzinatasunak (aurrerago ikusiko den moduan) konparazioa guztiz eraginik gabe utziko lukeela.
Kasu horietan, hainbat herrialdetako agiri, txosten eta lege aztertu dira, betiere, ingelesez edo frantsesez argitaratuta badaude. Halaber, herrialde horietan familia-arretaren ereduen inguruan Europar Batasuneko informazio zentralizatua kontsultatu da. Oro har, honako organismo hauek aztertu dira:
(1. taula) . Agiri-azterketa: Europa mailako erakunde-iturriak
Agence Nationale des Services à la Personne | http://www.servicesalapersonne.gouv.fr | Frantzia |
Bundesministerium für Familie, Senioren, Frauen und Jugend | http://www.bmfsfj.de | Alemania |
Department for Education. Schools and Children | http://www.education.gov.uk | Erresuma Batua |
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa | http://www.msps.es | Espainia |
Ministry of Children, Equality and Social Inclusion | http://www.regjeringen.no | Norvegia |
Ministry of Health and Social Affairs | http://www.sweden.gov.se | Suedia |
Ministry of Health, Welfare and Sport | http://www.government.nl/ministries/vws | Herbehereak |
Ministry of Social Affairs and Health | http://www.stm.fi/en | Finlandia |
Ministry of Social Welfare and Integration. Family and Consumer Affairs. Children, young people and families |
http://english.sm.dk/Sider/Velkommen.aspx | Danimarka |
Ministry of Welfare. Family Affairs | http://eng.velferdarraduneyti.is | Islandia |
SPF Emploi, Travail et Concertation Sociale | http://www.meta.fgov.be | Belgika |
The European Alliance for Family | http://ec.europa.eu | Europar Batasuna |
Azkenik, honako erakundeen web-orrialdeetan eskuragarri dagoen informazio publikoaren agiri-azterketa egin da:
(2. taula) . Agiri-azterketa: beste erakunde-iturri batzuk
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udala | Gizarte Ekintza eta Ongizate, Finantzak eta Fiskalitate, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol, Hiri Garraio eta Etxebizitza Atalak |
Foru aldundiak | Gizarte Ekintza eta Ongizate, Finantzak eta Fiskalitate, Herri Lan eta Garraio eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Atalak |
Eusko Jaurlaritza | Familia Politika eta Komunitate Garapenerako, Gizarte Gaietako, Gazteria eta Kirol, Kultura, Etxebizitza eta Garraio Zuzendaritzak |
Espainiako Gobernua | Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa |
Estatistika-iturriak
Lehenengo eta behin, Europako hainbat herrialdetako familia-politiken arloan egindako ahalegin absolutuen eta erlatiboen inguruko estatistika-informazioa lortu da. Horretarako, herrialde bakoitzeko estatistika-iturriak kontsultatu dira (eskuragarri zeudenean) baina, batez ere, EUSTAT, EUROSTAT eta ELGAko estatistika bateratuekin egin da lan.
Estatistika horien erabileraren bidez (gehienek SEEPROS metodologia dute oinarri) Eusko Jaurlaritzako Estatistika Organo Espezifikoak eta EUSTAT-Euskal Estatistika Erakundeak erabiltzen dituzten sailkapenekin konpara daitezkeen datuak lortu nahi dira.
Estatistikoki konpara daitezkeen iturriak eta metodologiak badira ere eta datu horietatik ateratarako informazioa oso erabilgarria bada ere EAEk Europan duen lekua ulertzeko, azpimarratu nahi dugu horien azterketa nolabaiteko kautela aintzat hartuta egin beharko dela. Izan ere, horien antzinatasunaz gain, konparatzeko aukera ez dator bat eta, hala, Europako kapitulu konparatiboan (5.3. atala) azterketa baldintzatzen duten berezitasun horiek sakonago aztertuko dituen atal espezifikoa egongo da.
Iturri bibliografikoak
Azkenik, familia-soziologiaren arloan egile nabarmenen azterketa bibliografikoa egin da, baita ikerketa honen aztergaiarekin zuzenean lotuta dauden beste azterlan batzuenak ere, bereziki, estatuko ereduan eta Europako beste kasu zehatz batzuetan familiei laguntza emateko politika publikoei dagokienez.
Txosten honetan baliatutako argitalpenen zerrenda osoa lortzeko, bibliografiari buruzko kapitulua ikus daiteke.
Landa lana
Lehen adierazitako bigarren mailako iturrien azterketaz gain, txostena egin ahal izateko lehen mailako iturrietako (kuantitatiboak eta kualitatiboak) informazioa ere erabili da.
Inkesta kanpaina
Online inkesta-kanpaina bi egin dira, desberdindu direnak eta aldi berean egindakoak: bata herri-administrazioei zuzendutakoa (udalak, foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) eta bestea familiaren arloan edo familiengan eragin zuzena duten beste esparru batzuetan lan egiten duten gizarte-erakundeei zuzendutakoa.
Erakunde publikoei dagokienez, honako administrazioek erantzun ziguten:
(3. taula) . Landa-lana: herri-administrazioei helarazitako galdetegiak
Arrasateko Udala. Kirolak |
Arrasateko Udala. Gizarte Zerbitzuak eta Prebentzioa |
Barakaldoko Udala. Kirolak |
Eibarko Udala. Gizarte Zerbitzuak |
Getxoko Udala. Gazteria Zerbitzua |
Irungo Udala. Gizarte Ongizatea |
Leioako Udala. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak |
Ordiziako Udala. Gizarte Ongizatea |
Portugaleteko Udala. Gizarte Ongizatea |
Sestaoko Udala. Gizarte Ekintza eta Emakumea |
Tolosako Udala. Gizarte Zerbitzuak |
Gasteizko Udala. Hezkuntza Atala |
Gasteizko Udala. Gizarte Etxeen Zerbitzua |
Gasteizko Udala.. Kirol Zerbitzua |
Gasteizko Udala. Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua |
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirola |
Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura |
Familiaren arloan edo familiengan eragin zuzena duten beste esparru batzuetan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeei egindako online inkesta-kanpainari dagokionez, honako hauen erantzuna jaso zen (ordena alfabetikoa):
(4. taula) . Landa-lana: irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeei egindako galdetegiak
Hiesaren aurkako Harribeltza Elkartea |
Bidegintza Elkartea |
Euskadiko Dislexia Elkartea, DISLEBI |
Alzheimerdun eta antzeko dementziak dituzten Gaixoen Senideen Arabako Elkartea, AFADES |
Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea, ARANSGI |
Gorren Gurasoen Elkartea, ASPASOR |
ECAI Mimo Elkartea |
Berriztu Hezkuntza Elkartea |
Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea, AGD |
Adingabeak hartzearen aldeko Arabako Elkartea, BESARKA |
CEAR Euskadi |
ASPACE Bizkaia Konfederazioa |
Gizarte Ekimenerako Kooperatiba, Agintzari |
Euskadiko Familia Ugariak, Hirukide |
Ezintasun Fisiko Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea, FEEKOOR |
Gorren Guraso eta Lagunen Elkarteen Euskal Federazioa, FEVEPAS |
Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa, FEVAS |
Etorkintza Elkargoa Fundazioa |
Mariaren Konpainia Nazioarteko Elkartasun Fundazioa |
Azkenik, Europako familia-erakundeeionline inkesta-kanpaina egin zitzaien, Europako herrialde horietan familia-politiken ikuspegi osoagoa lortzeko eta herrialdeetako informazio ofiziala familia-erakundeek emandako aplikazioaren ikuspegiarekin alderatzeko. Hala, erantzun hau lortu dugu:
(5. taula) . Landa-lana: Europako familia-erakundeei egindako galdetegia
Haro (Suedia) |
Väestöliitto (Finlandia) |
Haro (Suedia)Väestöliitto (Finlandia)
Elkarrizketak egin
Familiaren arloko politika publikoei buruzko informazioa osatu, egiaztatu eta zabaltzeko, aztergai horretako garrantzitsuenak ziren euskal herri-administrazioetako atal, sail eta zerbitzu horietako langile tekniko eta politiko arduradunekin hainbat elkarrizketa egin ziren.1
(6. taula) . Landa-lana: herri-administrazioei helarazitako elkarrizketak
Bilboko Udala. Gizarte Ekintzako programak | Karmele Guinea |
Bilboko Udala. Haur eta Gazteen Azpiatala | María José Miralles |
Donostiako Udala. Prebentzioa, Haur eta Familia Zerbitzua |
Edorta Aspiazu Mikel Esnal |
Gasteizko Udala. Haur eta Familia Zerbitzua | Loli García1 |
Arabako Foru Aldundia. Ogasun Zuzendaritza |
Juan Ignacio Martínez Javier Armentia |
Arabako Foru Aldundia. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza |
Paloma Aranceta Elena Martín |
Bizkaiko Foru Aldundia. Ogasun eta Finantza Saila. Zerga Politika Zerbitzua |
Gema Martínez |
Bizkaiko Foru Aldundia. Emakume eta Familia Esku-Hartze Zerbitzua |
Mercedes Muñiz |
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika Departamentua. Gizarteratze eta Haur Zuzendaritza | Patxi Agiriano |
Gipuzkoako Foru Aldundia. Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia |
Itziar Miner José Luis Hernández |
EUDEL. Familia Atala | Dorleta Goiburu |
Eusko Jaurlaritza. Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritza |
José Luis Madrazo |
Horrez gain, halako ezaugarriak dituen azterlan batek ezin ditu alde batean utzi familiaren ahotsa, haiek nola definitzen dituzten haien premiak eta nola baloratzen dituzten emandako erantzunak, haien ustez zer den lehentasunezkoa eta zeintzuk diren jorratu beharreko ildo eta neurri nagusiak. Hala, sozietate zibileko hainbat eragilerekin 17 elkarrizketa egin dira eta familia-aniztasuna nabarmen agerian jartzen duen taula ezarri da. Elkarrizketa egin duten erakundeak, ordena alfabetikoan, hauek dira:
(7. taula) . Landa-lana: irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeei egindako elkarrizketak
Acción Familiar Euskadi, AFAE. Delegazioa Bizkaian |
Bidegintza Elkartea, Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartearen deribazioz, Hirekin |
Arantza Zatibitua eta Hidrozefalia Bizkaiko Elkartea, ASEBI |
Kale Dor Kayiko Ijito Kultur Elkartea |
Adopzio Familien Elkartea, Ume Alaia |
Guraso Bakarreko Familien Euskadiko Elkartea, Sendia |
Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen Elkartea, Gehitu |
Arabako Parkinson Elkartea, Asopara |
Adingabeak hartzearen aldeko Arabako Elkartea, BESARKA |
CREAR Euskadi, Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKE Koordinakundearen deribazioz, Harresiak Apurtuz |
Gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroa, ALDARTE |
Euskal Herriko Gurasoen Elkarteen Konfederazioa, EHIGE |
Euskadiko Familia Ugariak, Hirukide |
Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazioa Koordinatzailea, Elkartu |
Euskadiko Guraso Bananduen Federakuntza, Kidetza |
Alzheimerraren Euskadiko Federazioa |
Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Euskal Federazioa, FEVAS |
Eztabaidarako taldeak edo focus groups egitea
Halaber, bi lantalde egin ziren eta horietan zenbait familia-taldetako gizarte-erakundeen premia eta eskaeretan sinergiak antzeman ziren. Aipatu taldeetan honako erakundeek hartu zuten parte (ordena alfabetikoan ordenatuta):
(8. taula) . Landa-lana: focus groups irabazi asmorik gabeko gizarte-erakundeekin
Euskadiko Anorexia eta Bulimiaren aurkako Elkartea, ACABE |
Euskadiko Dislexia Elkartea, Dislebi |
Alzheimerdun gaixoen senideen elkartea, AFA Bizkaia |
Familia-girorik ez duten haurrentzako familia-elkartea, Nuevo Futuro |
Elbarritasun Zerebralaren Elkartea, ASPACE Gipuzkoa |
Isabel Orbe-Down Araba Elkartea |
Arabako Gao Lacho Drom ijito elkartea |
Euskadiko PKU-OTM Elkartea |
Tratu Txarrak jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea, AVAIM |
Autismoa Bizkaia, APNABI |
Euskadiko Familia Ugariak, Hirukide |
Ezintasun Fisiko Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea, FEEKOOR |
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioa, Fedeafes |
Euskadiko Guraso Bananduen Federakuntza, Kidetza |
Gorren Guraso eta Lagunen Elkarteen Euskal Federazioa, FEVEPAS |
Minbizia duten Haurren Gurasoen Euskal Federazioa, Umeekin |
Jeiki Fundazioa |
Futubide Fundazio Babeslea |
Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, Aize Berria |
Familia etorkin eta mistoentzako esku-hartze psikosozialerako zerbitzua, Etorbide |
Haur eta Nerabeen Kontseiluak bilera bat egitea
Azkenik, eta haurrak tartean hartzen dituzten kontuen gainean erabakiak hartzerakoan haurrok eta nerabeek entzunak izan daitezen duten eskubidea kontuan hartuta, bistakoa da familiei laguntza emateko politikei buruz hitz egiterakoan, Ararteko erakundeko Haur eta Nerabeen Kontseiluak2 bilera bat egin zuen, familia-politikei lotutako gai bakarra jorratuz.
11 Haur eta Familia Zerbitzuko Zuzendaritzarekin elkarrizketa egin ostean eta hark adierazitakoari jarraiki, kontuan hartuta egokitzat jo zela familiari lotutako ekimenak jorratzen zituzten udaleko beste atal eta zerbitzu batzuek azterlanean parte har zezaketela, galdetegi bat bidali zitzaien honako atal eta zerbitzuei: Herritarren Zerbitzuak eta Kirol Sailak (Hezkuntza Zerbitzua, Kultura Zerbitzua, Kirol Zerbitzua), Alkatetza Saila (Kultura programazioa, Berdintasun Zerbitzua) eta Ogasun Saila. Aurrerago, dagokion atalean, galdetegia bidali zuten atal horiek adieraziko dira.